Shanti Basaurik - gure Gitarra eta Konboko irakaslea - ekaineko gauetan disko berri bat konposatu ondoren, abuztuan grabatu ditu Kalapitaka akademian.
Euskal Herriko eta Japoniako kutsuak
Shantik urte askotan zehar Japonia osoa bidaiatu du eta disko honetan hango eta hemengo ohiturak erabiltzen ditu iturri moduan. Trenek ere pisu handia daukate bere bidaietan eta albuma "Zarautzerako Trena" abestiarekin hasten da eta "Train to Kumamoto" kontakizun dramatikoarekin bukatzen da.
Estilo anitzekoa, laguntzaile anitzekoa
Musikagileak eztu estilo gatazkan sinesten eta bere iraganeko eklektizismoa berreskuratu du lan honetarako, inongo enkargua ez dela izan aprobetxatuz. Folk-a, Rock-a, Jazz-a ala Pop-a nashatu ditu.Laguntzaile zerrrenda ere, garrantzitsua izan da: