Folk & Rock akademia
Musika tresnak
Gure gelak guztiz insonorizatuta daude, grabaketa estudioen materialak eta arkitektura erabiliz
Musika Modernoaren akademia gara, ez arautua eta Folk eta Rock estilotan fokatuta.Pedagogia pertsonalizaturik, tresnen klaseak banan banan eman behar direla uste dugu, behar den kalitatea eta aurrerapen pertsonala lortu ahal izateko.
Gitarra
Teknika moderno guztiekin - eta haien aplikazioa azken 50 urtetan sortutako estilotan - aztertuko ditugu. Euskal Herrian sekulako arrakasta izan du hasieratik, Folk eta Rock estiloen artean. Guk Musika Modernoa ematen dugu, hau da, azkenengo bost hamarkadatan sortutako teknikak eta errepertorioa.
Trikitixa
Tresna honen eguneraketak ez dauka mugarik! Euskal Herrira heldu zenetik jende ugari harrapatu du, estiloak zabalduz eta birtuosismoa erakutsiz. Gu ere beste musikatan murgiltzen gara hauspoka, euskal doinuetatik hasita.
Pandero
Trikitixari laguntzen hasi zen, Folk munduan askotan biltzen diren erritmoekin. Euskal Herrian 80.garren hamarkadan birtuoso bihurtu ondoren, gaur egun edozein egitasmotan sar daiteke gure musikan sarritan ikusi degunez.
Informatika Musikala
Gure irakasleak, bi hamarkada daramatzana teknologia hau bere musika lanean erabiltzen, bi urtetako programa bat diseinatu du ikaslerik interesatuenen beharrak osatuz. Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena dira puntu nagusiak.
Teklatuak
Piano klasikoarekin parekatuz, ezaugarri bi azpimarratzen dira: Teknologia eta Inprobisaketa, hezkuntz klasikoan ezagutzen ez direnak. Musika modernoko estilo guztietan jo dezakezu!
kantu modernoa
Rock estiloko teknikak, modoak, eta teknologia dauzkazu zure alde. Errepertorio zabala ikertzen dugu bidean zure ahotsaren ezaugarriak indartzeko.
folk tresnak (Haize tresnak)
Folk musika oso aberatsa da tresnei buruz hitz egiten dugunean.
Xirularrua, Whistle-ak, Alboka, Nafar gaita, Txistu, Xirula etab. ezaugarririk garrantzitsuena dira musika mota erraldoi honetan.
Zeharkako flauta
Mugarik ez daukan tresna hau zenbait estilotan murgildu da azken 50 urteetan. Klasikoa dela bakarrik ez pentsatu: Jethro Tull, Gwendal, Itoiz, Ñu, Mike Oldfield edota banda sonora askotan entzun dezakegu, inolako konplexurik gabe.